Gure Izarrak

Berdintasuna sariak 2007

Bizkaiko Foru Aldundiak urtero saritzen ditu gizon-emakumeen berdintasunaren alde diharduten hainbat entitate. Berdintasun Sariak izenekoak ematen dizkie, hain zuzen ere. Aurten hauexek izan dira saridun: Zierbenako Udala, Berrizko Gure Izarrak emakume elkartea, Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea eta Portugaleteko Goi Mailako Lanbide Heziketa Repelega Institutua. Horretaz gain, sari berezia Berdintasuna Taldeak jaso du. Sariok 2008ko martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, banatu ziren.

Entitate saridun horiek guztiek aurkeztu diote gizon-emakumeen berdintasunaren aldeko proiektu bana Genero Politiketarako Idazkaritza Teknikoari.

Sariok lau kategoria izaten dute: udalak, emakume elkarteak, dirua irabazteko asmorik gabeko entitateak eta Parekatuz proiektuan parte hartzen duten gizarte, ekonomia, politika eta kultur entitateak. Aurten, gainera, esan bezala, sari berezia eman diote Berdintasun Taldeari, hau da, emakume-gizonen arteko aukera-berdintasunerako eta genero-politiketarako Berdintasunaren aldeko Foru Planaren bilakabidearen adi dagoen sailarteko batzordeari. Talde horren ardura da Bizkaiko Foru Aldundiko sail guztietan genero ikuspegia eta genero politikak zeharka aplikatzea.

Agintaldi honetan Bizkaiko Foru Aldundiak Berdintasun eta Herritarren Eskubideen Zuzendaritza Nagusia sortu du, berdintasuanrekin daukan konpromisoaren adierazgarri.

Berdintasuna sariak 2007