Gure Izarrak

Informazio Legala

1. artikulua.- IZENA.

1994ko maiatzaren 19an inskribatutako Berrizko GURE IZARRAK emakume-elkartearen (erregistro-zenbakia: AS/B/04607/1994) estatutu hauek aldatu egin dira, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legean eta Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuko 9. eta 10.13 artikuluekin bat etorriz.

Elkarte hori honako hauen arabera arautuko da:

Elkarteen lege horietako aginduen arabera, Estatutu hauen arabera   legearekin kontraesanean ez dauden heinean, elkartearen gobernu-organoek balioz hartutako erabakien arabera, betiere erabaki horiek legearen eta/edo estatutuen aurkakoak ez badira; eta Eusko Jaurlaritzak onartutako erregelamendu-xedapenen arabera, xedapen horiek ordezkoak baino ez baitira izango.

Elkartea irabazi-asmorik gabe inskribatu da.

2. artikulua.- PROPOSATZEN DIREN HELBURUAK.

1. Elkartearen helburuak hauek dira:

a. Emakumeen garapena sustatzea bizitzako arlo guztietan: soziala, kulturala, politikoa, enplegua, osasuna, autohobekuntzarako jarrerak, ohiturak eta portaerak ahalbidetuz.

b. Kultura-, aisialdi- eta astialdi-prestakuntzako programak garatzea.

c. Udalerriko emakume guztiei laguntzeko sare bat sortzea, bizi diren ingurunean bizi-kalitatea hobetzeko ekimenak eta ekintzak gauzatzeko.

d. Komunikazio- eta koordinazio-bideak ezartzea instituzioen, organismoen eta erkidegoaren artean.

e. Hala badagokio, bozeramaile edo solaskide izatea, elkartekideen interes kolektiboak defendatzeko Administrazioaren eta beste erakunde batzuen aurrean.

f. Estatutu hauetan berariaz adierazi ez den beste edozein, elkartearen xedeen alde egiten badu.