Gure Izarrak

HISTORIA

GURE IZARRAK

1994an hasi zen gure ibilbidea…

Gure lehen urratsa, elkartegintza ikastaro bat egitea izan zen. Bertan, kontzientzia hartzen hasi ginen eta emakume eta pertsona bezala, erakutsi eta tartekatu ditzakegun gaitasunak dauzkagula jabetu ginen.
Hemendik sortu zen GURE IZARRAK eta bere helburua izan da; emakumeen bizi kalitatea hobetzea eta partehartzea sustatzea udalerrian. Elkartrukerako eta topaketarako gune bat eskaini, isolamendu pertsonal eta sozialari irtenbide bat emateko.

Urteak pasa dira eta zailtasunak izan arren, gure espazioa izaten jarraitzen dugu. Eta bitartean, balio doguna, egin dezakeguna eta urteko askoko ibilbide honetan lortu duguna erakutsi dugulakoan gaude.
Orain, beste garai batean bizi gara; emakumeok bizitzeko eta sentitzeko beste aukera batzuk ditugu. Pasa diren urte hauetan, bide luzea egin dugu eta emakumeok, batzeko, gozatzeko eta pertsona moduan garatzeko prozesu bat bizi izan dugu.

Eta hasiera batean ezarritako helburu asko bete arren, beste urrats bat emateko ordua da.

Gure desioa eta gogoa da, ondoren datozen belaunaldiek ibilbide honetan laguntzea; ideia, baliabide berriekin, elkarrekin erronka berriak landuz.
Ikusten duzuenez, hau BIDE bat da; luzea baina atsegina.


Eskerrik asko, partaide izateagatik. Zuei esker, egin dugulako.

KOLABORATZAILEAK

DANIELA BARTOLOMÉ MORO

Poeta, rapsoda, aktore eta dramagile.

Hitzarekin maiteminduta, tailerrak ematen ditu eta arte dramatikoko ahots-eskolak ematen ditu. Bilboko pote-poetikoa kudeatzen eta moderatzen du.

123CREACTIVA - SILVIA BIELLA

Ciao, Silvia naiz, diseinatzaile grafikoa naiz eta italiarra naiz.

1988tik sormenarekin eta diseinuarekin harreman estuan lan egiten dut, eta egia da mundu hau izugarri gustatzen zaidala.

2016an  diseinu grafikoaren eta komunikazio bisualaren  estudioa sortu nuen Berrizen, eta orduan hasi nintzen Gure Izarrak taldearekin elkarlanean.

Honako hauetan espezializatua naiz: Logotipoak, Identitate korporatiboa, Katalogoak, Liburuxkak, Papergintza, Jatetxeetarako kartak, Kartelak, Etiketak, Errotulazioa, Web orriak, etab.

Nire helburua egunero pasioz lan egitea da, nire sormen, profesionaltasun, esperientzia eta sentsibilitate guztia nire proiektuetan txertatzea.

Eta nire erronka, nire bezeroekin batera hazten jarraitzea da!

silvia.biella@123creactiva.es

www.123creactiva.es

ISABEL RAMOS ÁLVAREZ

5354 kolegiatua, Bizkaiko Abokatuen Elkargo ohoretsua

Lege-gaiak: zibil, familiak, jaraunspen, jabetza horizontal, kontratuak, penal, alkoholemiak, trafiko.

Bulegoa: Labakua, 17, baxua, 48230 Elorrio, Bizkaia

Telefonoa: 946820131 | 63781786

PATXI RODRIGUEZ SANCHEZ

Patxi Rodríguez Sánchez (Psikologoa-Psikoterapeuta BI 02871) naiz, Berrizko Gure Izarrak Emakume Elkarteko yoga irakaslea 1998tik.

Psikologoa naiz, nerabe eta helduetan aditua. Halaber, Kiromasajean, Osteopatian, Kinesiologian, Erreflexoterapian, Doikuntza Neorologikoetan, Diafreoterapian, Berrorekatze Globaleko Sisteman (S.R.G.), Psikologian eta Hazkunde Pertsonalean eta Meditazioan ere trebatu naiz.

Yoga tailerraz gain, Erreflexoterapia, Estresaren aurkako Teknikak eta Mind Fulness motako Arnasketa eta Erlaxazio Tekniken ikastaroak eman ditut, baita Mezierren Antigimnasia eta Kate Muskularrak ere.